Lagun artean jokatu dute Itzurungo surf eta bodyboard txapelketa

Baleike 2019ko urr. 7a, 11:36

Zumaiako surf eta bodyboard txapelketaren XX. edizioa jokatu dute asteburuan hainbat zalek. Egun bakar batean jokatu zuten lehiaketa: kanporaketak izan zituzten larunbat goizean; finalak bazkalostean. Maila bikaina erakutsi zuten parte hartzaileek bai bodyboardean, bai surfean. Ikusi hemen Arnaitz Rubio Aprearen argazki bilduma. 

Surf, bodyboard eta longboard diziplinetan jokatu zen XX. Zumaiako txapelketa, eta hau izan zen palmaresa:

  • 18 urtez azpiko surf mailan: Oihan txapeldun, Adur bigarren eta Gorka hirugarren.
  • Open surf mailan: Alcantara txapeldun, Unax bigarren, Popeto hirugarren eta Guti laugarren. 
  • Master surf mailan: Popeto txapeldun, Casero bigarren, Unax hirugarren eta Guti laugarren.

Emakumezkoen mailan ez zen nahikoa izen emate egon. Ondorioz, Carmela Peñalba gizonezkoekin lehiatu zen, eta final erdietaraino iritsi zen.

  • 18 urtez azpiko bodyboard mailan: Mikel txapeldun eta Unax azpitxapeldun.
  • Open bodyboard mailan: Unai Granados txapeldun, Lopez bigarren, Andoni Izaga hirugarren eta Jadelo laugarren.
  • Master bodyboard mailan: Odriozola txapeldun, Suarez bigarren eta Azkue hirugarren.
  • Longboard mailan: Xabi txapeldun, Harry bigarren eta Ladis hirugarren.