Irudietan: Bateratuta Emakumeon* Etxearen alde

Baleike 2019ko urr. 5a, 17:00

Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteko kideek egun osoko topaketan murgilduta daude. Emakumeon* Etxea Zumaian? izenburupean, hainbat ekintza egiten ari dira, eta modu horretan azaldu nahi dituzte horrelako espazio batek herrian izan ditzakeen onurak.

Oxford aretoan eta Eusebio Gurrutxaga plazan ari dira askotariko ekintzak eginez, eta egingo dituzte arratsaldean zehar: Norma Vazquezen hitzaldia, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen inguruan aurkezpena, Malen Etxeko kideen solasaldia, La Basurekin rap tailerra eta Ez da kasualitatea bertso saio musikatua, besteak beste.