Oroimena lantzeko tailerrak hasiko dira bihar

Baleike 2019ko urr. 6a, 10:00

Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Urritik abendura izango dira tailerrak eta aurten ere bi talde osatu dira.

Oroimena lantzeko tailerra 2018ko martxoan antolatu zen lehen aldiz, era esperimentalean. Parte hartzaile guztiek balorazio oso ona dela eta, programa honekin jarraituko dute aurten ere. Bihar bertan hasiko dira osatu diren bi taldeak martxan. Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta parte hartze aktiboa sustatuz.

Lehen aipatu bezala, aurtengoan ere bi talde osatu dira, biak astelehenetan: lehen taldea, 15:30etik 17:00etara; bigarren taldea, 17:10etik aurrera. Saio bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du eta Gizarte Zentroan izango dira (Hogarrean).