'Agur Etxebeste!' emango dute berriro asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko urr. 4a, 15:06

Pasa den asteko arrakasta ikusita, asteburu honetan berriro emango dute Donostiako Zinemaldian estreinatu zen pelikula.

Osasun arazoak tarteko, Patrizio Etxebeste alkateak udala utzi behar du. Hala ere, udaleko agintaritza ez galtzeko, bere emazte Maria Luisa herriko alkate izendatuko du, herriko lehenengo emakumezkoa kargu horretan, hain zuzen. Maria Luisak lana serio hartuko du eta udalaren funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana hankaz gora jarriz. Hamalau urte igaro dira Aupa Etxebeste!-k euskara zinema-areto komertzialetan arrakastaz entzunarazi zuenetik. Euskarazko zinemaren historiako film ikusiena bihurtu zen orduan hura, eta 2017an Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi) estreinatu zen arte, titulua mantendu zuen. (zinea.eus)

Asteburuan honako ordutegian emango dute: ostiralean, 22:15ean; larunbatean, 19:30ean eta 22:15ean; igandean, 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.