Taosa taldeak igeriketan hasteko gonbidapena egin nahi die herritarrei

Baleike 2019ko urr. 3a, 14:17

Azaroaren 6an hasiko dute ikasturte berria. Izen-eman nahi dutenek taosaigeritaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute.

Taosa igeriketa taldeak 2019-2020 ikasturtean izena emateko gonbidapena luzatu nahi die herritarrei. Urriko atsedenaldiaren ondoren , azaroak 6an  hasiko dituzte entrenamenduak Ainhoa Murua eta Jon Unanuerekin.  Entrenamendu presentzialak asteazken eta ostiral arratsaldetan egingo dituzte eta helburu dute igeriketa hobetzeaz eta indartzeaz gain, taldean kirola egitea.

Udaberri garaian, esaterako, irteerak egiten dituzte eta itsas-zeharkaldietan ere parte hartzen dute. Urriko azken astean bilera informatiboa egingo dute kide berriekin. Beraz, izen eman nahi dutenek eta kezka edo galderaren bat dutenek taosaigeritaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute.