Asteartetik martxan dago San Joseko igogailua

Egunero erabili ahal da 6:00etatik 22:00ak arte.

Urriaren 1etik martxan dago San Jose kaleko igogailua 6:00etatik 22:00ak arte. Igogailu horrek Beheko plaza, San Jose kalea eta San Juan egoitza lotzen ditu.
 

Zumaiako Udaleko ordezkariek bizilagunekin bilera egin zuten irailean, eta orain, jasotako ekarpenak lantzen ari dira, aurreratzean igogailuaren funtzionamendu eta erabileran zein San Jose kaleko irisgarritasunean hobekuntzak egiteko.