Terrazen ordenantza berria egiteko herriko ostalariekin elkartuko da Udala etzi

Baleike 2019ko urr. 1a, 17:00

Ostegunean, urriaren 3an, udal ordezkariak eta teknikariak herriko ostalariekin bilduko dira, terrazen ordenantza berriaren inguruan ekarpenak jasotzeko. Udaletxean izango da hitzordua, 16:00etan.

Zumaiako Udala Zumaiako jabetza eta erabilera publikoko lurzoruak ostalaritza eta merkataritzarako nola okupatu arautzen duen ordenantza berria lantzen ari da. Gauzak horrela, herriko ostalarien iritzi eta ekarpenak jasotzeko asmoarekin, udal ordezkariek eta teknikariek ordenantzaren zirriborroa aurkeztuko diete ostegunean udaletxean egingo den bileran.

Udalaren izenean bilerara bertaratuko diren edo ez baieztatzea eskatu dute: Turismo Bulegoan, 943143396 telefonoan edo turismoa@zumaia.eus helbidean.