Nafarroa erdialdeko uholdeek eragindako kalteak berreraikitzen laguntzeko diru-laguntza onartu du Udalak

Baleike 2019ko urr. 1a, 15:30
Argazkia: Euskalerria Irratia.

Uztailan Nafarroa erdialdean gertatutako uholdeen kalteak berreraikitzen laguntzeko, 2.000 euroko diru-laguntza ematea onartu zen joan den osteguneko ohiko plenoan.

EH Bilduk adierazpena aurkeztu zuen joan den osteguneko plenoan, Nafarroa erdialdean gertatutako uholdeen harira. Elkartasuna adierazi eta auzolan ekonomikoan herritarrak parte hartzera gonbidatzeaz gain, kalteak berreraikitzeko 2.000 euroko diru-laguntza ematea proposatu zuen koalizioak. EH Bilduko 9 ordezkarien aldeko bozkarekin, EAJko ordezkarien 6 abstentziorekin eta PSE-EEko ordezkariaren abstentzio batekin onartu zen adierazpena.

Arritxu Marañon PSE-EEko zinegotziak halako diru-laguntzek "aurrekari bat" sor dezaketela argudiatu zuen. Haren hitzetan, Nafarroa erdialdea gune katastrofiko izendatu izanak berreraikitzeko mekanismoak martxan jarri ditu. Oier Kortarentzat, aldiz, moduak izan dira EAJko zinegotziek emandako abstentzioaren arrazoia. Politikoki adierazpenarekin bat egin arren, Korta ez dator bat uztailean gertaturikoa plenoan urjentziaz bozkatzearekin. Alex Oliden EH Bilduko zinegotziaren hitzetan, aldiz, "aurrekari postibiboa" izan daiteke.