Pentsiodunek manifestazioa egin dute herriko kaleetan, Pertsona Helduen Nazioarteko Egunaren bezperan

Baleike 2019ko ira. 30a, 15:56

Herriko hainbat jubilatu eta pentsiodun kalera irten da, pentsio duinak eskatzeko. 

Astelehenero ateratzen dituzte kalera beren aldarrikapenak pentsiodunek, duela ia bi urtetik. Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna da bihar, eta egun hori aitzaki hartuta, manifestazioa egin dute gaur herriko kaleetan zehar, pentsio duinak exijitzeko.