Araitz Etxanizek eta Enaitz Alberdik irabazi dute Artadiko trikitilari txapelketa

Baleike 2019ko ira. 30a, 12:55

Lau bikotek hartu zuten parte atzo arratsaldean Artadiko Trikitilari Gazteen XXI. Txapelketan, eta txapelak Azkoitira eta Azpeitira joan ziren. 

Atzo arratsaldean, Samiel egunez, jokatu zen Artadi auzoan Artadiko Trikitilari Gazteen XXI. Txapelketa. Lau bikotek hartu zuten parte, eta txapelak Azkoitia eta Azpeitia aldera joan ziren, Araitz Etxanizek eta Enaitz Alberdik irabazi baitzuten lehiaketa.

Beste parte hartzaileak honakoak dira: Eneko Urkola eta Aiora Roteta, Janire Segurola eta Elaia Diaz, eta Eider Garro eta Araitz Elizalde.

Bideoan, txapelak lortu ondoren eskaini zuten pieza.