Urriaren 1etik 9ra izango da Zumaiako Haurreskola publikoetako izen-ematea

Baleike 2019ko ira. 30a, 11:26

2018an eta 2019an jaiotakoak matrikulatu ahalduko dute Arrangoleta eta Eskola Txikian.

Urriaren 1etik 9ra irekiko da Zumaiako Haurrekola publikoetan izen ematea. Arrangoletan eta Eskola Txikian 2018an eta 2019an jaiotakoak matrikulatu ahal izango dira; abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko. Bi haurreskoletan ateak irekita dituzte, beraz, gerturatzeko aukera dago haurreskolak ezagutzera. Informazioa jasotzeko telefono hauetara deitu dezakezue: Eskola Txikia 943 865345 eta Arrangoleta 943 862292. 

Informazio orokorra: www.haurreskolak.eus webgunean.