ZISKE bigarren izan da Euskal Herriko surf txapelketan

Baleike 2019ko ira. 30a, 11:08

Sopelako surf txapelketa jokatu da asteburuan, eta zumaiarren emaitzak ezin hobeak izan dira. Asteburu honetan herriko txapelketa jokatuko da Itzurunen.

Sopelan jokatu da asteburu honetan Euskal Herriko surf zirkuituko proba, eta itsasoaren baldintzak gogorrak izan arren, zumaiarren emaitzak oso onak izan dira. Hala, gizonezko absolutuen mailan, Andoni Izaga bigarren izan zen, baina sailkapen orokorrari begiratuta, Euskal Herriko txapeldun atera da. Emakumezkoetan, berriz, Janire Gonzalez-Etxabarri zirkuituko irabazlea izan zen, baita Euskal Herriko txapeldun ere.

Elkarteen arteko txapelketan, berriz, ZISKE bigarren izan da, iaz bezala, Peñatxuriko taldearen atzetik. Asteburu honetan, berriz, Itzurunen jokatuko da herriko txapelketa.

Argazkiak: Euskal Herriko Surf Federazioa.