Kostako errepidea itxiko dute arratsaldean, Euskal Kosta Roller eta maratoi erdiagatik

Baleike 2019ko ira. 28a, 15:49

Zarautz eta Zumaia artean guztiz itxiko dute N-634 errepidea 16:25etik aurrera. Gero, zatika irekiko dute. Zirkulazioa 19:25ean itzuliko da bere onera.

Euskal Kosta Krosa eta Euskal Kosta Roller kirol probak jokatuko dira gaur Zarautz eta Zumaia artean. Ondorioz, hainbat minutuz itxita egongo da kostako N-634 errepidea. Zarauztik Zumaiara, bi noranzkoetan, 16:25ean itxiko dute errepidea. Horregatik, ibilgailuek Meaga bidea edo autobidea erabili beharko dituzte.

Gaztetape-Zumaia noranzkoa 17:50ean irekiko dute, eta Zumaia-Getaria, berriz, 18:30ean. Zarautz eta Getaria arteko bi noranzkoak, ordea, beranduago zabalduko dituzte: 19:25ean, alegia.

Esan bezala, Meagako bidea irekita egongo da, eta Getariako Udalak zehaztu duenez, San Prudentzioko eta Askizuko auzotarrentzat Gaintza-Indauxeko by-passa irekita egongo da.

Horrez gain, autobus zerbitzua egokitzeko lanzaderak izango direla jakinarazi dute. Informazioa Euskotren-en webgunean kontsulta daiteke.