Goikoetxeak eta Basquek irabazi dute Zumaia Jai Alai txapelketa

Baleike 2019ko ira. 28a, 12:05

Atzo, ostirala, jokatu zuten Zumaia Jai Alai zesta-punta txapelketako finala, Aitzuri frontoian. Zumaiarren arteko norgehiagoka izan zen.

Hain zuzen, Egiguren-Lopez eta Goikoetxea-Basque bikoteek neurtu zituzten indarrak. Goikoetxea eta Basque gailendu ziren, kolore urdina soinean.

Lehenengo set-ean Egiguren eta Lopez izan ziren nagusi, 8-15 markagailuarekin. Bigarrengoan, ordea, Goikoetxeak eta Basquek erdietsi zuten garaipena: bi puntuko aldearekin nagusitu ziren, 15-13 markagailuarekin. Hala, berdinketa hausteko set-ean, bost puntura jokatu zuten bikoteek, eta Goikoetxeak eta Basquek irabazi zuten. 5-2 markagailuarekin, Egiguren eta Lopez azpiratzea lortu zuten.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea