Mugimendu tailerra emango du Astinduk igandean

Baleike 2019ko ira. 27a, 18:00

Hilabeteroko dantza tailerra ekimenaren baitan izango da saioa. Doakoa da.

Astinduk antolatzen duen hilabeteroko dantza tailerreko iraileko saioa mugimenduari buruzkoa izango da. Ohi bezala, Torreberrin emango da 17:30etatik 19:30etara Garazi Etxaburu irakaslearen gidaripean.

Tailer hauek doakoak, irekiak eta adin eta maila guztietarako aproposak dira.