Mikel Goenaga eta Alex Oliden aurkeztuko ditu EH Bilduk UKUEko zuzendaritzarako

Baleike 2019ko ira. 27a, 16:13

EH Bildutik nabarmendu dute, "UKUEn elkarrizketa eta elkarlanerako dinamika mantentzeko konpromisoa" dutela.

Datorren astelehenean, urriaren 30ean, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari berria aukeratzeko batzarra egingo dute. Hala, Urola Kostako EH Bilduk bere hautagaiak aurkeztu dituzte gaur. Koalizioak Zarauzko zinegotzi Mikel Goenaga eta Zumaiako alkateorde Alex Oliden proposatuko ditu, UKUEko lehendakari eta lehendakariorde izateko, hurrenez hurren. Izan ere, bailarako EH Bildutik gogoratu dute, maiatzeko hauteskundeen ondoren EH Bilduk duela udalen zein zinegotzien “gehiengoa” Urola Kostan. “Hala ere, guk zuzendaritzatik UKUEn elkarrizketa eta elkarlanerako dinamika mantentzeko konpromisoa dugu”, azaldu dute.