Arrakastatsua izan da 'Erroitz' film laburraren aurrestreinaldia Zumaian

Baleike 2019ko ira. 27a, 10:43
Argazkia: Sara Utrera.

Aita Mari zinemako aretoa jendez beteta egon zen Ekain Albiteren film laburraren aurrestreinaldian.

Atzo arratsaldean aurrestreinatu zuen Ekain Albitek Erroitz, bere lehen lan ofiziala. Aretoa jendez gainezka egon zen zumaiarraren lehen lan hori ikusteko, eta filmak ez zuen hutsik egin; publikoak txalo zaparraden artean jaso zuen proiekzioa amaitu zenean.

Albiterekin batera, pelikulako hiru aktoreak eta Bartzelonako eskolako taldekideak izan ziren. Ikusleen galderak erantzun zituzten, eta hemendik aurrera zine jaialdietan erakusteko asmoa dutela argitu zuten.