Emakumeon* Etxearen aldeko topaketa egingo da urriaren 5ean

Baleike 2019ko ira. 26a, 17:45

Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteko kideek egun osoko egitaraua prestatu dute urriaren 5ean antolatu duten topaketarako. Tartean bazkari herrikoia izango da, eta bertara joateko interesa dutenek izena eman beharko dute urriaren 1a baino lehen.

Emakumeon* Etxea Zumaian? izenburupean, Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteko kideek egun osoko topaketa antolatu dute datorren urriaren 5erako. Topaketaren helburua da horrelako espazio batek herrian izan ditzakeen onurak azaltzea. Oxforden eta Eusebio Gurrutxaga Plazan egingo dituzte ekintza ezberdinak.

Hona hemen egitarau osoa:

Oxford Aretoan

  • 10:00: Kafea eta ongietorria.
  • 10:30: "La Casa de las Mujeres: Habitaciones propias para estar, ser y poder", Norma Vázquezen hitzaldia.
  • 12:00: Inguruko etxeen esperientziak.

Eusebio Gurrutxaga Plazan

  • 14:30: Bazkari herrikoia.
  • Bazkalostean, Euskal Herriko Jardunaldi Feministen eta Malen Etxearen inguruko solasaldia.
  • 16:00: La Basurekin Rap Tailerra.
  • 19:00: Ez da kasualitatea bertso saio musikatua. Gai-jartzailea Ane Labaka izango da, eta emanaldian, musikaz lagunduta, Onintza Enbeita, Saioa Alkaiza, Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolariek kantatuko dute.

Bazkarian izena emateko zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera mezu bat idatzi edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonora deitu beharko da urriaren 1a baino lehen. Bazkariaren prezioa 10 eurokoa da.