2019/10/05 18:30ean

Antzerkia

Chez emballage

Chez emballage
Zumaiena ikastetxea, Zumaia

Zer egingo zenuke zuk nahi ez bezalako mundu batean? Jolastea hasiera on bat izan daiteke.

Zuzeneko musika eta antzerkia biltzen dituen proposamen eszeniko bat da Chez emballage. Hitzik gabeko ikuskizun honen soinu atmosferaz eta musikaz Zumaiako musika banda arduratuko da. Gainera, antzezpenean ere aktiboki parte hartuko dute. Istorioa Sandra Aguerri eta Esti Curiel aktoreen ideia originala da. Eszenografia, atrezzoa eta jantziak birziklatutako plastiko eta ontzi arinekin sortu dituzte bi aktoreek. Objektuen eta txotxongiloen lengoaia eta keinu bidezko antzerkia erabiliko dituzte ikusten dena eta dirudiena nahasten dituen mundu honetan murgiltzeko.