Leire Garatek eta Maider Loidik irabazi dituzte Kontxako porrak

Baleike 2019ko ira. 25a, 18:11
Eskuineko argazkikoa da Leire Garate zumaiarra

Izeta sagardotegian bi lagunentzako otordua eta Spa Malecon-en bi lagunentzat zirkuitua irabazi ditu bakoitzak. 2019ko Kontxaren harira, bi porra egin dira BALEIKE, Hitza eta Karkararen artean. Emakumeen Kontxako porran 78 lagunek hartu dute parte, eta gizonenean, berriz, 88k.

Amaitu da arraun denboraldia, eta iritsi da Kontxako porrako sariak banatzeko unea. BALEIKE, Hitza eta Karkararen artean bi porra egin dira Kontxako Banderaren harira: emakumeen Kontxako porran 78 lagunek hartu dute parte, eta gizonenean, berriz, 88k.

Aurreneko lau sailkatuak zein izango ziren asmatu behar zen. Gizonena ez du inork asmatu, eta beraz, gehien gerturatu direnen artean egin da zozketa. Emakumezkoena, berriz, bi lagunek asmatu dute, eta horien artean egin da zozketa. Irabazleak, Leire Garate zumaiarra (gizonezkoena) eta Maider Loidi zarauztarra (emakumezkoena) izan dira. Gustura jaso dituzte sariak. Biek pakete bera eskuratu dute: bi lagunentzat otordua Izeta sagardotegian gehi zirkuitua birentzat Spa Maleconen.

Arraun taldeen kamisetak eta Hitzako harpidetzak ere banatu dira, parte hartzaile guztien artean zozketak eginez. Irabazleak hauek izan dira:

  • Hondarribiko gizonezkoen kamiseta eta Hitzaren harpidetza urtebeterako: Ana Romo (Orio).
  • Hondarribiko emakumezkoen kamiseta eta Hitzaren harpidetza urtebeterako: Milagros Gurrutxaga (Aia).
  • Getariako platanitoa eta Hitzaren harpidetza urtebeterako: Jone Lete (Azkoitia).

Zorionak denei!