On Gourmeteko lau lagunentzako pizza zozkatuko dugu bazkideen artean

On Gourmet saltokiak emandako pizza handia eskuratzeko aukera izango dute aste honetan Baleikek bazkideek. 

Baleikeko bazkide izateak baditu abantailak, horien artean, Zumaiako establezimenduek eskainitako produktu eta zerbitzuen asteroko zozketak. Aste honetan, On Gourmetek emandako lau lagunentzako pizza zozkatuko dugu bazkideen artean. Ostegun goizean aterako dugu saridunaren izena. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela bazkide izatea. Parte hartzeko, klikatu hemen. Zorte on!