Kolunbarioaren erabilera eskubidearen kontzetsio epea urrian hasiko da

Baleike 2019ko ira. 23a, 11:29

Interesdunek Udalaren harrera bulegoan aurkeztu beharko dute dokumentazioa urriaren 1etik aurrera.

2019ko ekainaren 17an Zumaiako Udalaren Udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Araudiak kolunbarioen erabilera eskubidearen kontzesioa emateko baldintzak jasotzen ditu. Udalaren web-orrian herritarren eskura dago araudia.

Udalaren harrera bulegoan aurkeztu beharko dira honako dokumentuak:

  • Eskaera orria beteta

  • Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia (NAN)

  • Heriotza inskribatzea erregistro zibilean egin izanaren ziurtagiria

  • Errausketa ziurtagiria