Joseba Gezuragak batasunerako deia egin du Zumaian ospatutako Alkartasun Egunean

Baleike 2019ko ira. 22a, 20:30

EAko militante ugari izan da asteburuan zehar Zumaian. Hitzaldiez gain, herria ezagutzeko txangoa izan zuten atzo, eta ekitaldi politiko batekin borobildu dute asteburua. 

Alkartasun Eguna ospatu dute Zumaian EAko hainbat kidek. 'Demokrazia auzipean' hitzaldia, Zumaia ezagutzeko txangoa eta Gazte Abertzaleen bilera izan zituzten atzo, besteak beste. Gaur, ekitaldi politikoa egin dute Beheko plazan. Bertan izan dira Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea, Carlos Garaikoetxea EAko sortzailea, Marina Bidasoro EH Bilduko zinegotzia eta Joseba Gezuraga idazkari nagusia. 

Pello Urizarrek idazkari nagusi kargua utzi zuenetik idazkari berria hautatzeko prozesuan eztabaidan dabiltza alderdiko kideak. Prozesu horretan datu baserako sarbidea eskuratzen dute, baina lege arazoak tarteko, alderdiak ez die sarbiderik ematen. Egoera horren aurrean, auzitara jo du EAren ildo kritikoak. 

Gezuragak "konfiantza berreskuratzera" dei egin eta batasuna eskatu die alderdikideei. Urriaren 14an jakinaraziko dituzte hautagaitzak, eta 25ean egingo dute idazkari nagusia hautatzeko bozketa.