Zumaiarrak aurrez aurre neurtuko dira Zumaia Jai Alai txapelketako finalean

Baleike 2019ko ira. 21a, 09:21

Zumaia Jai Alai zesta-punta txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren atzo Aitzuri frontoian. Egiguren-Lopez eta Goikoetxea-Basque bikoteek lortu dute hilaren 27an jokatuko den finalera sailkatzea.

Herriko hiru zesta-puntista izan ziren atzo Aitzurin jokatutako finalaurrekoetan. Egiguren-Lopez bikotea  Olharan-Minvielleren aurka neurtu zen lehenengo partidan: 15-11 15-11 emaitzarekin sailkatu ziren Egiguren eta Lopez. 

Bigarren partidan, aldiz, Goikoetxea-Basque bikotea aise gailendu zen Cosme-Etchetoren aurka, markagailua 15-4 15-10 utzita. Beraz, zumaiarren arteko finala izango da hilaren 27an jokatuko dena. Aitzuri frontoian izango da, 22:00etan.