Alkartasun Eguna ospatuko du EAk asteburuan Zumaian

Argazkia: eitb.eus

Bi egunetarako ekintzak antolatu dituzte.

EAk Alkartasun Eguna egingo du asteburuan Zumaian. Hala, bi egunetarako egitaraua prestatu dute: larunbatean, Gazte Abertzaleek batzarra egingo dute 10:00etan, eta Demokrazia auzipean izeneko hitzaldia antolatu dute 17:00etarako. Igande eguerdian ekitaldi politikoa egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan (12:00). Bertan, Joseba Gezuraga jarduneko idazkari nagusiak hartuko du hitza.