Atletismoko entrenamenduak antolatu ditu ZTTk

Baleike 2019ko ira. 19a, 18:14

Korrika egiten ikasteko taldea sortu du ZTTk ikasturte honetan, eta horretarako, bilera informatiboa egingo dute irailaren 24an Lubaki kiroldegian, 19:00etan.

Infantilak (2006-2007), alebinak (2008-2009), benjaminak (2010-2011) eta kadete eta goragoko mailakoentzat zuzendutako entrenamendu saioak izango dira denboraldi honetan ZTTren eskutik. Astearte eta ostegunetan egingo dira, 17:00etatik 18:00etara.

Benjaminek astean entrenamendu bakarra edukiko dute eta ez dute lehiaketetan parte hartuko. Kadeteek eta goragoko mailakoek, berriz, federatzeko aukera izango dute.

Urteko kuota 50 eurokoa izango da; benjaminek, ordea, 20 euro ordainduko dute. Izen-ematea Lubaki kiroldegian egingo da edo zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com helbidean.

Entrenamenduak urriaren 1ean hasiko dira.