Zumaia Jai Alai txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira bihar Aitzurin

Baleike 2019ko ira. 19a, 13:17
Agirre final laurdenetako partidan.

Lehenengo partidan Imanol Lopez arituko da Egigurenekin batera. Bigarren partidan, berriz, Iñaki Goikoetxea eta Cosme Agirre aurrez aurre lehiatuko dira. 22:00etan hasiko da jaialdia. Sarrerak 10 eurotan salduko dira.

Zumaia Jai Alai zesta punta txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira bihar gauean Aitzuri frontoian. Zumaiarrak zaletuak gustura dira, izan ere, etxeko hiru puntista iritsi dira fase honetara, eta horretaz gain, gutxienez zumaiar bat izango da finalean. 

Hala, lehenengo partidan, Imanol Lopezek eta Egigurenek osatutako bikoteak Olharan eta Minvielle izango dituzte aurkari. Bigarren partidan, berriz, beste bi zumaiarrak arituko dira aurrez aurre: Goikoetxea eta Agirre. Iñaki Goikoetxeak Thibault Basque izango du bikote Irastorza min hartuta dagoelako, eta Cosme Agirrek, aldiz, Etcheto.

Bi partidak EITBk grabatuko ditu. Finala, berriz, datorren ostiralean, irailaren 27an, izango da Aitzurin, 22:00etan.