Forondako ikastaro batzuetan izena eman daiteke oraindik

Baleike 2019ko ira. 19a, 12:15

Izena emateko epea aste honetan amaitu bada ere, ikastaro batzuetan izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute. 

Urriaren 7tik aurrera, ikastaro ugari eskainiko da forondan. Aste honetan bertan amaitu da ikastaro horietan izena emateko epea; hala eta guztiz ere, ikastaro batzuetako plazak bete ez direnez, oraindik izena emateko aukera dago. Beteta dauden taldeetan, aldiz, itxaron zerrendan izena eman daiteke. 

Ondorengo ikastaroetan tokia badago:

- Plastika tailerra haurrentzat: astelehenetan 17:00etatik 18:30era, urritik maiatzera

- Egur taila: astearteetan 18:00etatik 20:00etara, urritik maiatzera.

- Oinarrizko genealogia: asteazkenetan 18:30etik 20:00etara, Alondegian, urritik abendura. *Tablet edo ordenagailua norberak ekarri behar du.

- Taichi: (Carli) asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara, urritik maiatzera.

- Pintura tailerra: asteartetan eta ostegunetan, 15:00etatik 16:30era, urritik maiatzera.

- Pintura tailerra: astelehenetan eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara, urritik maiatzera.

 

IZEN-EMATEAK 09:30-14:00 ordutegian, Alondegia kultur etxera etorrita edo telefonoz 943861056

                         Ordutegi horretatik kanpo emailez: kulturetxea@zumaia.eus  

 

- Hauek beteta daude, itxaron zerrenda dago:

- Plastika tailerra haurrentzat: asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era, urritik maiatzera.

- Taichi: (Viola) astelehenetan, 17:45etik 19:15era, urritik maiatzera.

- Zeramika tailerra: asteartetan eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara, urritik maiatzera.

- Oinarrizko zeramika: astearte eta asteazkenetan, 17:30etik 18:30era, urritik abendura.

- Yoga: astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 11:30era.

- Yoga: astearte eta ostegunetan, 18:30etik 20:00etara.

- Kontrol mentala: ostegunetan, 18:30etik 20:00etara, urriaren 10etik azaroaren 28ra.

*Gainontzeko ikastaroetan ez da talderik osatu.