Zumaiakoren preferenteek bana berdindu dute ligako lehen jardunaldian

Baleike 2019ko ira. 18a, 09:09

Zumaiako Futbol Taldeko preferente mailako taldeak 2019-2020 denboraldiko lehen partida jokatu zuen pasa den larunbatean. Idiazabal hartu zuen Aita Marin jokatutako partidan. 

Banako berdinketarekin amaitu zen partida. Zumaiarren gola Etxabe kapitainak sartu zuen. 

Ohorezko mailako jubenilek eta ohorezko mailako kadeteek ere ligako partidak izan dituzte pasa den asteburuan, biek ere Elgoibarren aurka. Jubenilek 2-3 emaitzarekin irabazi zuten beraien partida, eta kadeteek 2-0 emaitzarekin gailendu ziren. 

Oraindik ligak hasi ez dituzten Zumaiakoren beste talde batzuk lagunarteko partidak jokatu zituzten. Emaitzak hauek izan ziren:

Ohorezko Erregionaleko Neskak: Zumaiako 1-3 Añorga
Kadete Neskak: Amaikak Bat 1-0 Zumaiako
Ohorezko Infantilak: Orioko 4-0 Zumaiako
Infantil Txiki: Ordizia 2-4 Zumaiako
Lehen Mailako Infantilak: Zumaiako 0-12 Aloña
Infantil Neskak: Zumaiako 5-1 Orioko