2017ko udan zendu zen Jose Manuel Azkue Xiruren omenezko bizikleta irteera egin zuten atzo goizean Sastrakas taldeko kideek eta bertaratu ziren guztiek.
Goizeko 8:30ean abiatu ziren Lubaki kiroldegi paretik, eta behin irteera bukatuta, hamaiketakoa ere egin zuten. Guztira, 30 lagun inguruk hartu zuten parte. Jarraian dituzue irteerako irudi batzuk.