Zabaldu dute Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko aukera

Baleike 2019ko ira. 16a, 15:13

Gaurtik hasita, datorren astelehena arte egongo da matrikulatzeko aukera Ubillosen 17:30etik 19:30era, 943 86 11 83 telefonora deituta edota musikaeskola@zumaia.eus helbidera mezu bat bidalita.

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola ikasturte berrira begira jarri da, eta hain zuzen, gaurtik hasita eta datorren astelehena arte, eskaintzen dituzten hainbat ikastarotan izen emateko aukera izango da. Hauek dira datozen egunetan izen eman ahal diren ikastaroak: Antzerkia (haurrak, gazteak eta helduak), Musika tailerra (2-3 urte), Dantza garaikidea eta Plaza dantzak.

Matrikula egin nahi dutenek hiru bide izango dituzte: aurrez aurre Ubillosen 17:30etik 19:30era, 943 86 11 83 telefonora deituta edota musikaeskola@zumaia.eus helbidera mezu bat bidalita.

Forondako ikastaroetan izen emateko azken eguna bihar

Bestalde, Forondan eskaintzen diren ikastaroetan izen emateko epea bihar amaituko da. Udaleko Kultur Sailak jakinarazi duenez ondoko ikastaro hauetan gelditzen da tokia: 

  • Plastika tailerra (4+ urte)
  • Artista liburua (8-12 urte)
  • Oinarrizko pintura (12-16 urte)
  • Pintura tailerra
  • Egur Taila
  • Taichi (asteazkenetako taldean badago tokia; astelehenetakoa beteta)
  • Yoga (goizetako taldea; arratsaldetakoa beteta)
  • Garun kontrola
  • Genealogia (ikastaro hau Alondegian egingo da, ez Forondan)

Itxaron zerrenda dute, berriz, hauek:

  • Zeramika tailerra
  • Oinarrizko zeramika
  • Taichi astelehenetan Violarekin (asteazkenetan badago tokia)
  • Yoga arratsaldetan (goizetan badago tokia, baina betetzeko zorian)

Ikastaro hauetako izen-emateak Alondegia kultur etxean egingo dira 09:30-14:00 ordutegian, 943 86 10 56 telefonoan edota  kulturetxea@zumaia.eus helbide elektronikoan.