Ez du lortu Euskotren ligara igotzea Zumaiak

Baleike 2019ko ira. 15a, 16:31

Atzo bezala, hirugarren bukatu dute gaurko estropada Telmo Deuneko arraunlariek. Hondarribiak Euskotren ligan duen postua mantenduko du hurrengo denboraldian.

Portugaleteko 'play off'-arekin gustura geratu dira zumaiarrak, baina gaur ere ezin izan dute Hondarribiaren eta Hibaikaren denbora hobetu. 11:00,18ko denbora egin dute Telmo Deunekoek, Hondarribiak baino 11 segundo gehiago. Hala, Hondarribiak Euskotren ligan zuen postua mantenduko du datorren denboraldian ere, eta Zumaiak ETE ligan lehiatzen jarraituko du.