Cosme Agirrek Goikoetxearen aurka jokatuko du Zumaia Jai Alai txapelketako finalaurrekoa

Baleike 2019ko ira. 14a, 11:33
Argazkia: IƱaki Aizpurua

Zumaia Jai Alai zesta punta txapelketako final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatu zuten atzo Aitzuri frontoian. Cosme Agirrek etxean jokatu zuen, eta baita partida irabazi ere.

Nicolas Etxetorekin osatu zuen bikotea Agirrek. Aurrean Laduche eta Basque Iparraldeko bikotea izan zuten. Bi set lehiatu eta berdindutan erabaki zen partida: 15-11 eta 15-12. Ondorioz, Agirre eta Etxeto Zumaiako txapelketako finalaurrekoetara pasa dira. Datorren ostiralean jokatuko da jardunaldi hori eta Iñaki Osa Goikoetxeak eta Eric Irastorzak osatutako bikotea izango dute zain. Azken hauek irabazi zuten iazko txapelketa.

Aurreko asteburuko irabazleak, Olharan eta Minvielle, Mikel Egiguren eta Imanol Lopez zumaiarraren aurka neurtuko dira. Gauza bat ziurtzat jo daiteke: zumaiar bat izango dela, behintzat, txapelketako finalean. 

Aurretik afizionatuen mailako partida jokatu zuten Zumaiako eta Donostiako puntistek. Eduardo Agirre eta Unai Urangak osatutako bikoteak bi setetan irabazi zien Hernandez eta Alberrori: 12-8 eta 12-10.

Finalaurrekorako sarrerak Lubaki kiroldegian izango dira salgai 10 euroan ostegunera arte. Ostiralean Aitzurin bertan izango dira salgai.