Uxua Gaintza: "Porrot egitearen beldurrak tentsio handia sortzen du eta, ondorioz, dibertimendua zailtzen du"

Baleike 2019ko ira. 14a, 09:56

Eskola kirola Herri Hezitzailearen ikuspegitik jardunaldiak egingo dituzte gaur goizean Azpeitian, Soreasun. Hizlarietako bat Uxua Gaintza zumaiarra izango da. Uztarrian elkarrizketatu dute jardunaldien atarian. 

Psikomotrizitatean aditua, Uxua Gaintza Gorputz Hezkuntzako irakaslea da bigarren hezkuntzan.

Kirolak jolasa edo lehiaketa helburu duten ekintzak izanda, zergatik da hain garrantzitsua kirola egitea haurraren garapenean?

Kirola jolas moduan erabiltzen baldin badugu, erantzuna baiezkoa izango litzateke. Jolasa oso gauza serioa eta beharrezkoa da haurraren garapenerako, jolasa plazera delako. Ez dago plazera baino motore biziagorik haurraren garapenerako. Haurraren garapen psikomotorea, intelektuala, soziala eta afektibo-emozionala garatzeko ezinbestekoa da. Akzio motorea, ekintza ludikoa, prebentiboa, garapenekoa eta terapeutikoa da jolasa. Lehiakortasunak, normalean, dibertimendua eta plazera zapuzten ditu, jokalariek ez baitute dibertizeko jolas egiten, baizik eta saria jasotzeko. Porrot egitearen beldurrak tentsio handia sortzen du eta, ondorioz, dibertimendua zailtzen du.

Elkarrizketa hemen irakurri daiteke bere osotasunean.