Euskotren ligara igotzeko estropadak izango ditu Zumaiak gaur eta bihar

Baleike 2019ko ira. 14a, 09:37

Denboraldi bikain baten azken bi estropadak jokatuko ditu emakumezkoen Telmo Deunek asteburu honetan.

Gaur Bermeon izango dute estropada, 18:00etan hasita, eta bihar Portugaleten 11:40etan. Hiru ontzi arituko dira postu bakarraren bila: aurtengo Euskotren ligan laugarren geratu den Hondarribia, eta ETE ligako lehen biak, Errenteriako Hibaika eta Zumaia. Bi jardunaldietako postuek erabakiko dute zein traineru arituko den datorren urtean lehen mailan.

Estropada hauen inguruan idatzi du Aitor Manterolak Berrian. Hemen irakurri daiteke.