2019/09/21 09:00etan

Askotariko egitaraua

Olarro Eguna

Olarro Eguna
Zumaia, Zumaia

Irailaren 21ean egingo da Olarro Eguna. Hemen duzue egitaraua.

  • Goiz partean XV. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan.
  • 10:30etik 14:30era Erribera kalean, ELIKAGAIEN AZOKA
  • 10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab. 
  • 11:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XIII. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. 
  • 11:00etatik 13:00etara, Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarroarekin egindako SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA.
  • Goiz partean, OLAGARRO ZOPA eta BROTXETAK txosnetan. 
  • 11:00etan, Flyscheko olagarroa BISITA GIDATUA. Erreserbak: www.geoparkea.eus.
  • 11:00etatik 13:00etara, Algorri interpretazio zentroan 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK.
  • 11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.
  • 11:15ean HAMAIKETAKOA Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat. 
  • 11.30ean herriko txistularien KALEJIRA eta PLAZA DANTZAK Astindu taldearekin. 
  • 12:15ean Beheko Plaza eta Markinako Xemein  ABESBATZEN SAIOAK herrian zehar.
  • 13:00etan KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik. 
  • 14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan. 
  • 17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.
  • Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan
  • 18:30etan Argazki Rallyko PROIEKZIOA eta SARI BANAKETA Alondegiko Oxford aretoan. 
  • 19:30etan Olarro eguneko XIII. Bandera  emango zaie batel estropadako irabazleei. 
  • Jarraian, Kofradian Orots taldearen lehen MUSIKA SAIOA.
  • 22:00etan DJ Goiko eta DJ Uranga Eusebio Gurrutxaga plazako karpan. 
    22:30ean Kofradian ERROMERIA Orots taldearekin.