Flysch Traileko sariak banatu dituzte

Baleike 2019ko ira. 13a, 14:28

Pasa den ekainean korritu zuten aurtengo Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Probako zuzendaritzak irailera arte itxaron du zozketetako eta bestelako sari batzuk emateko.

Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa, Erribera kalean, Eroski bidaiaken bulegoaren aurrean. Sarituez gain, Markelen Irria, Aspanogi eta Sarabastall Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak izan ziren, eta, nola ez, zuzendaritzako kideak. 

Zozketako hiru sariak Idoia Kafetegiak, Urrategi Mujikak eta Jose Manuel Azkoitiak irabazi dituzte.

Maratoia eta maratoi erdia korritu zuten Gipuzkoako emakumeen artean zozketa egin zuen zuzendaritzak Pakistango haur korrikalarien amabitxiak izateko. Sei emakume hauek izan dira aukeratuak: Arritxu Gonzalez Elosua, Ainhoa Regatos Gonzalez, Oihane Guillan, Tanit Lezeta, Isabel Serna eta Oihana Kortazar.

Lasterketako egunean bertan eman ez ziren sari handi batzuk ere eman ditu Trailak eta hauek izan dira saridunak: Hassan Ait Chaou, Oihana Kortazar, Leire Baraibar, Abderrahim Hanzaze, Oier Ariznabarreta, Ibai Makazaga, Sara Manzisidor eta Unax Bernal.