Beobideren lana ezagutzeko bigarren bisita gidatua egingo dute larunbatean

Baleike 2019ko ira. 12a, 21:16

Julio Beobide eskultorearen heriotzaren 50. urteurrena betetzen den honetan, Beobide 1891-1969 erakusketa zabaldu dute Alondegiko Oxford aretoan. Artista zumaiarraren lana ezagutzeko bisita gidatua egin dute gaur, eta larunbat eguerdian bigarrengo bat egingo dute. 

Ismael Manterolak zuzendu du Oxforden eta Kresala etxean zehar egindako bisita gidatua. Lekuak denbora gutxian bete ziren eta ikusita zer interes zegoen larunbat eguerdian bigarrengo bisita bat egingo da. Hitzordua 12:00etan da, Alondegian bertan.

Izena eman nahi dutenek Alondegira jo dezakete bulego orduan –09:30-14:00 ordutegian–, telefonoz deitu 943 861 056 telefonora edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzi. Bigarren bisita hau Oxforden egingo da.