Arteondoren busa izango da denboraldi honetan ere realzaleak Anoetara eramateko

Baleike 2019ko ira. 12a, 17:24

Realak denboraldiko lehen partida jokatuko du larunbatean Anoeta futbol zelai berrituan. Atletico Madril izango dute aurkari donostiarrek, 18:30ean hasiko den norgehiagokan. 

Urtero bezala, Arteondoren autobusa izango da Zumaiako zaleak Anoetara eraman eta handik ekartzeko behin partida amaitu ondoren. Busa partidak hasi baino ordu eta laurden lehenagotik aterako da Zumaiatik –kasu honetan 17:15ean–. Triatloia jokatzen dela eta, larunbatean Patxita Etxezarreta kaleko bus geltokitik aterako da.