2019/09/13 - 2019/09/16 19:30/22:15

Zinema

Hotel Bombay

Hotel Bombay
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Anthony Maras. Aktoreak: Amie Hammer, Dev Patel, Jason Isaacs, Nazanin Boniadi. Iraupena: 125 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Australia. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'Hotel Mumbai'.

Iindiako Bombay hiria, 2008. urtea. Taj Mahal Palace hoteleko bisitariak eta langileak izututa daude: Pakistango talde armatu bat hotelean sartu da, eta han daudenak bahitu ditu. Hiriko beste hamaika lekutan egin dituzte erasoak une berean.

Arjun hoteleko langileak eta bahitu talde batek Poliziaren aginduak beteko dituzte, bahitzaileei aurre egiten saiatzeko eta bizia salbatzeko.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.