Aran Santamariak eta Ander Hormazurik erakusketa zabalduko dute bihar Zarautzen

Baleike 2019ko ira. 11a, 14:50
Aran Santamaria eta Ander Hormazuri Kabi tabernan egindako erakusketan

Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarrek erakusketa zabalduko dute bihar Zarautzen, Lukas ardotegian. 

Espazio txikira eramandako lanak erakutsiko dituzte bi artistek Ipar kalea 3ko establezimendu honetan. Erakusketa azaroaren 4ra arte izango da zabalik. Irekiera ekitaldia 19:30ean egingo da.