11/13 auzia iraileko Baleike aldizkariko azalean

Baleike 2019ko ira. 11a, 10:18

Datorren astelehenean, irailaren 16an, hasiko da presoen babes taldeko 47 euskal herritarren aurkako epaiketa, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Lagun horien artean da Nagore Garcia zumaiarra, Herrirako kidea. 11/13 auziaren gaia ekarri dugu iraileko Baleike aldizkariko azalera. 

Nagore Zumaian taldea sortu zuten para den ekainean Garciari babesa emateko, eta epaiketako gastuetan laguntzeko. Garciarekin eta taldeko kideekin izan gara hizketan. 

Esti Curiel aktorea ere elkarrizketatu dugu zenbaki honetan. Udazken honetan ez du aspertzeko denborarik izango: urriaren hasieran ikuskizun bat taularatuko dugu Musika Bandarekin, eta azaroan bakarkako antzezlan bat Azpeitiko Antzerki Topaketetan. Horren guztiarekin inguruan hitz egin dugu. 

Beste gai gehiago ere aurkituko dituzue iraileko Baleike aldizkarian. Hitz tantak atalean Ramon Chamorro sukaldaria elkarrizketatu dugu. Naiara Barredo metereologoari egin diogu zenbaki honetako erretratua. Hegaztien inguruan doa hilabete honetako zientzia eta ingurumeneko atala, eta ostra haztegiak ekarri ditugu Orduan bai atalera. 

Horiek guztiak eta gehiago aurkituko dituzue iraileko Baleike aldizkarian. Bazkideok etxebizitzetan jasoko duzue gaurtik aurrera. Aste amaieran ohiko saltokietan ere izango da euro baten truke.