Zortzigarren sailkatu da Zumaia Donostiako estropadan

Baleike 2019ko ira. 8a, 12:06

Orioko emakumezkoen ontziak historian lehen aldiz Kontxako Bandera irabazi du. Eneritz Diez zumaiarren patroiak azaldu du "taldeaz harro" dagoela, eta azpimarratu du handia dela aurreneko urtean Kontxara sailkatu izana bera.

Orioko emakumezkoen ontziak irabazi du gaur Kontxako Bandera, ohorezko txanda nagusitasunez irabazita. Zumaiako Telmo Deun ontziak bestalde, lehen txandan jokatu du, baina ez da herriko nesken estropadarik onena izan. Hasieratik atzean geratu dira, eta zortzigarren sailkatu dira sailkapen nagusian.

Lanak amaitu eta arranplara iritsi orduko egin ditu aurreneko adierazpenak Eneritz Diez patroiak. Beren lanaz balorazio ona egin du. "Aurreneko urtea izateko, sekulakoa egin dugu hogei trainerutatik zortzigarren sailkatuta Kontxarako, eta ni oso harro nago taldeaz", esan du. Gainera, azaldu du aste honetan baja garrantzitsua izan dutela taldean.

SAILKAPENA

1.- Orio 21:28,48
2.- Arraun Lagunak 21:57,42
3.- Hondarribia 22:04,20
4.- Hibaika 22:07,16
5.- Donostiarra 22:13,40
6.- San Juan 22:19,40
7.- Riveira 22:22,66
8.- Zumaia 22:50,28