Gaueko autobus zerbitzua Zarauzko Euskal Jaietatik itzultzeko

Baleike 2019ko ira. 8a, 09:23

Zarauzko euskal jaiak direla eta, gaueko zerbitzu bereziak egongo dira astelehena eta astearte arteko gauean Zarauztik Zumaiara itzultzeko.

Busak San Pelaiotik aterako dira, eta ohiko lekuetan geratuko dira, ordutegi honetan: 0:30 - 1:30 - 2:30 - 4:30 - 5:30 - 6:30 - 7:30.