Erkibek hamaiketakoa emango du bihar Arritokietan, Ama Birjinaren egunean

Baleike 2019ko ira. 7a, 09:43

Bihar Ama Birjinaren eguna ospatuko dute Arritokietan. Bertaratzen diren herritarrei hamaiketako txiki bat emango die Erkibe kultur elkarteak. 

Salda, txorizo muturrak eta abar prestatu eta banatuko dituzte Erkibeko kideek Arritokietako atarian elizkizuna bukatu ondoren.