Truebaren Salbea abestuko dute gaur Arritokietan

Baleike 2019ko ira. 7a, 09:34

Antonio Trueba konpositore zumaiarrak sortu zuen Salve Regina abestuko dute gaur Arritokietan, bertako Ama Birjinaren bederatziurrenari amaiera emanaz. 19:00etako elizkizunaren ondoren abestuko dute Salbea San Pedro abesbatzako kideek. 

Truebak 1884 konposatu zuen obra hau eta ordutik urtero abestu izan da Arritokietan, irailaren 7an. 

Salbea entzun nahi eta Arritokietara igotzeko aukerarik ez dutenek hemen entzun dezakete, 2017. urteko grabazioan.