Asteartean zabalduko da Foronda Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Baleike 2019ko ira. 7a, 08:59

2019-2020 ikasturtean Foronda kultur etxean emango diren ikastaroetarako izen-ematea astearte honetan zabalduko da. Aurten, bi ikastaro berri eskainiko dira: 8-12 urte bitarteko haurrentzat Artista Liburua tailerra, eta helduentzat Genealogia ikastaroa.

Izenak taldeak osatu arte edo, beranduenez, irailaren 17ra arte emango dira, Alondegia kultur etxean, 9:30-14:00 ordutegian (kulturetxea@zumaia.eus / 943 861 056). Talde batzuk azkar betetzen direnez, bulegoan dauden herritarrek lehentasuna izango dute. Pertsona bakoitzak gehienez hiru izen eman ahal izango ditu. Bi saio igaro ondoren ez da matrikulan ordaindutakoa itzuliko.

Ikasturte honetan emango diren ikastaroak hauek dira:

PLASTIKA TAILERRA 4+ urte.

Astelehena edo asteazkena, 17:00 - 18:30. Urriak 7 - Maiatzak 27. Ikastaro osoa 110€. Familia ugariek 80€

ARTISTA LIBURUA 8-12 urte. (berria)

Osteguna, 17:00-18:30. Urriak 10 - Abenduak 19. Ikastaro osoa 50€ Familia ugariak 35€ 

OINARRIZKO PINTURA 12-16 urte.

Astelehena, 17:00 - 18:00. Urriak 7 – Martxoak  30. Ikastaro osoa 65€ Familia ugariak 45€

PINTURA TAILERRA.

Astelehena eta asteazkena, 18:30 - 20:00 / Asteartea eta osteguna, 15:00 - 16:30. Urriak 7 - Maiatzak 28. Hilero 25€

ZERAMIKA TAILERRA.

Asteartea eta asteazkena, 18:30 - 20:00. Urriak 8 – Maiatzak 27. Hilero 25€

OINARRIZKO ZERAMIKA.

Asteartea eta asteazkena, 17:30-18:30. Urriak 8 – abenduak 18. Ikastaro osoa 45€

EGUR TAILA.

Asteartea, 18:00-20:00. Urriak 8- Maiatzak 26. Hilero 25€

TAI CHI.

Astelehena Violarekin, 17:45 – 19:15 / Asteazkena Carlirekin, 18:30 – 20:00. Urriak 7 -  Maiatzak 27.  Ikastaroko 20€ hilero

YOGA.

Astelehena eta asteazkena, 10:00 - 11:30 / Astearte eta osteguna, 18:30-20:00. Urriak 7 - Maiatzak 27. Hilero 35€.

CONTROL MENTAL – Metodología Silva.

Ostegunetan 18:30 - 20:00. Urriak 10- azaroak 28. Doan

GENEALOGIA: Alondegian. (berria)

Asteazkena, 18:30-20:00. Urriak 9 – abenduak 18. Ikastaro osoa 60€ *Portatila edo tableta behar da 

Eta gainera…

ESKULANAK:

Bidasoa kalean, PAND’ORO Elkarteak antolatuta. Astearte eta asteazkenetan, 10:00-13:00 / 15:00-19:00. Izen ematea: 652 76 99 68.

MUSIKA, DANTZA ETA ANTZERKIA:

Txori Txiki Musika Eskola. Izen-ematea 943 86 11 83 musikaeskola@zumaia.eus 17:30-19:30

KZgunea:

Teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak. Doan. Informazioa: 943 02 36 92. tutor.zumaia@kzgunea.net  Foronda kultur etxea