Bertsolari Txapelketako Zumaiako saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko

Baleike 2019ko ira. 6a, 14:54

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako saioa egingo da irailaren 22an Zumaiako Aita Mari zinean. Saiorako sarrerak dagoeneko salgai daude Internet bidez. 

Saio honetan sei bertsolari hauek izango dira lanean: Ander Lizarralde Jimeno, Gorka Maiz Alustiza, Beñat Jauregi Etxeberria, Jokin Bergara Eguren, Unai Muñoa Amundarain eta Iñigo Gorostarzu Etxebeste. Aurkezlea Saroi Jauregi Aiestaran izango da. 

Txapelketako saio guztietako sarrerak irailaren 2an jarri ziren salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean.