Imanol Manterolak argazki erakusketa zabalduko du gaur Donostian

Baleike 2019ko ira. 6a, 14:20

Palestinako kooperatibetara egindako bidaian ateratako argazkiekin osatutako erakusketa zabalduko du gaur Imanol Manterola zumaiarrak Donostian. Emakumea palestinar kooperatibetan du izena erakusketa honek, eta irailaren 6tik urriaren 31ra arte izango da Aiete kultur etxean. 

Manterola iazko urte amaieran izan zen Palestinan, Bakerako Lankidetza Batzarrea erakundeak antolatutako bidaian. Palestinan zehar zabaldutako kooperatibetan izan zen argazkilaria, eta emakumeek kooperatiba hauetan egiten duten lana jaso zuen bere kameraren bidez. 

Bidaia honen inguruko elkarrizketa argitaratu zuen Baleike aldizkariak aurtengo otsailean.