Zumaia, Kontxako lehen jardunaldian harrobiko arraunlari gehien izan zituen trainerua

Baleike 2019ko ira. 6a, 09:00

Kontxako Banderako bigarren jardunaldia jokatuko da igande honetan, Donostian. Zumaiako trainerua lehen txandan arituko da, kontsolazioko txandan, alegia. Lehen jardunaldian egindako lana hobetzea izango dute helburu Kike Manterolak entrenatutako taldeak. Zortzigarren izan ziren pasa den igandeko jardunaldian.

Emakumezkoen Telmo Deunek izan zituen harrobiko arraunlari gehien Kontxako lehen jardunaldian: trainerua osatu zuten 14 kideak harrobikoak edo propioak izan ziren. Atzetik Hibaika izan zen, harrobiko bederatzi lagunekin, eta ondoren San Juan zazpirekin, Arraun Lagunak, Donostiarra, Hondarribia eta Orio bostekin, eta azkena Riveira, harrobiko bi arraunlarirekin. 

Gizonezkoetan Hondarribiak eta Ondarroak harrobiko bederatzi kiderekin, Orio seirekin, Kaiku eta Santurtzi laurekin, Donostiarra eta Urdaibai birekin, eta Zierbena bakarrarekin.